GIZA GORPUTZA: Antolaketa eta zentzumenak.

ZELULAZ OSATUTA GAUDE

Izaki bizidun guztiak zelula izeneko milioika atal txiki-txikiz osatuta daude.

Zelulak bizirik daudela esaten dugu hiru bizifuntzioak egiten dituztelako:

  1. Nutrizioa: Zelulek hazteko eta energia izateko behar dituzten substantziak lortzen dute.
  2. Harremana: Zelulek inguruneko informazioa jasotzen dute eta horren araberako erreakzioak sortzen dituzte.
  3. Ugalketa: Zelulak banatu eta zelulakumeak sortzen dituzte.
Resultado de imagen de celulas humanas reales

Neuronak buruan dauzkagun zelulak dira

a

Odoleko zelulak

 

 

 

 

 

 

Esan dugunez, zelulak txiki-txikiak dira eta zenbait formatakoak.

Hesteetako zelulek prisma forma dute.

 

                               Hezurretako zelulak

GALDERAK

  1. Zergatik esan dezakegu zelulak bizirik daudela?
  2. Zergatik behar dugu mikroskopioa zelulak ikusi ahal izateko?
  3. Bilatu gure gorputzaren zelula ezberdinen irudiak eta azaldu non dauden kokatuta.

GIZA GORPUTZAREN ANTOLAKETA

Gizakiok zelulaniztunak gara eta gure zelulak ondo antolatuta daude antolaketa-mailak bereiztuz.

Giza gorputza honela antolatzen da: Zelula txikienetik organismo osora:

 

 

EHUNAK

Ehunak zelula interkonektatuen multzoak dira, organismo batean antzeko funtzioa betetzen dutenak; esate baterako, gihar-ehuneko zelula guztiek funtzio berbera dute: mugimendua eragiten dute.

 

GIHAR EHUNA

ORGANOAK

Organoak elkarrekin funtzionatzen duten ehunen multzoak dira. Organo bakoitzak funtzio jakin bat betetzen du; adibidez, bihotza eta urdaila.

SISTEMAK

Sistema bat zenbait organoz osatuta dago. Organo horiek mota berekoak izan ohi dira eta funtzio bera betetzen dute; esate baterako, hezur-sistema hezur guztiek osatzen dute.

Hona hemen Gihar-sistema: Organo elastikoez osatuta dago, luzatu eta uzkutu egiten dira mugimendua sortzeko eta hezurrekin lotuta daude gorputz osoa mugitu ahal izateko.

Eta hezur-sistema: Organo zurrun eta erresistenteak dira eta gorputzari eusten diote, gainera, organo kalteberak babesten dituzte. Eskeletoko hezurrak giltzaduren bidez lotuta daude; belauna eta sorbalda, adibidez.

APARATUAK

Aparatuak mota desberdineko organoz eta zenbait sistemaz osatuta daude. Aparatu edo sistema horiek koordinatuta jarduten dute lan jakin bat egiteko; adibidez, digestio-aparatua, edota lokomozio-aparatua. Azken honetan bi sistema hauek hartzen dute parte: Gihar eta hezur-sistemak.

ORGANISMOAK

Giza organismoa gure aparatu eta sistema guztien osatzen dute.

ANTOLAKETA – MAILAREN LABURPENA:

GALDERAK

  1. Zer sistemak osatzen du lokomozio-aparatua?
  2. Zer dira organoak? Zerk osatzen dituzte? Jarri adibide bi.
  3. Zer funtzio betetzen ditu eskeletoak?
  4. Zer dira ukondoa eta belauna?
  5. Zer funtzio betetzen ditu giharrak?

HARREMAN-FUNTZIOA

Pertsonok kanpoan gertatzen dena hautematen dugu: entzun, ikusi, sentitu… egiten dugu. Elkarrekin komunikatzen gara eta inguruan gertatzen diren gauzeekiko erreakzioak izaten ditugu. Adibidez, baloi bat ikusten badugu gugana hurbiltzen, mugitu egiten gara kolpea saihesteko edota kalean gaudela gure izena entzuten badugu, hotsaren jatorrirantz begiratzen dugu. Hau guzti hau gertatzeko, organo, sistema eta aparatu askok hartzen dute parte era koordinatu batean.

Zenbait etapa ditu harreman-funtzioak:

  • Zentzumen-organoek errezeptoreak erabiliz, gure inguruan gertatzen dena hautematen dute.
  • Errezeptore horiek jasotako informazioa garunera eramaten dute nerbioen bidez (nerbio-sistemaren parte dira).
  • Garunak (nerbio-sistemaren parte garrantzitsu bat) informazio hori aztertu eta erantzun bat erabakitzen du; hau da, zer egiteko agintzen du informazioaren arabera. Nerbioek eramaten dute agindu hori behar den sistemara.
  • Lokomozio-aparatua, baloiaren kasuan, agindua jaso eta mugimenduak egiten ditu baloia ekiditeko.

ARIKETA:

– Eman harreman-funtzioaren bi adibide eta azaldu zer unetan hartzen duten esku zentzumen-organoek, nerbio-sistemak eta lokomozio-aparatuak, edo barne-organoek.

ZENTZUMEN-ORGANOAK

Zentzumen organoek kanpoko informazioa hautematen dute eta garunera bidaltzen dute nerbioen bidez.

IKUSMENA

Zentzumena: Ikusmena.

Organoak: Begiak.

Eginkizuna: Koloreak, formak eta distantziak hautematea.

Prozesua: Informazioa erretina errezeptoreetara heltzen da eta garunera eramaten da ikusmen-nerbioaren bidez. Garunak jasotako informazioa interpretatu eta erantzun bat bidaltzen du.

ENTZUMENA

Zentzumena: Entzumena.

Organoak: Belarria.

Eginkizuna: Hotsak eta beraien jatorria eta propietateak hautematea.

Prozesua: Barraskiloan dauden errezeptoreek hotsak hautematen dituzte, barraskiloak entzumen-nerbioari  informazioa pasatzen dio eta honek garunari transmititzen dio.

AZALA ETA UKIMENA

Zentzumena: Ukimena.

Organoak: Azala.

Eginkizuna: Objektuen forma, testura, presioa eta tenperatura hautematea.

Prozesua: Azalean ukimenaren errezeptoreak daude nerbioei lotuta daudenak. Horien bidez jasotako informazioa garunera ailegatzen da.

MIHIA ETA DASTAMENA

 

Zentzumena: Dastamena.

Organoak: Mihia.

Eginkizuna: Bost zaporeak hautematea.

Prozesua: Mihiaren gainean dastamen papilak dira, konkortxo hauek errezeptoreak dauzkate eta beraiek garunera eramaten dute jasotako informazioa.

SUDURRA ETA USAIMENA

Zentzumena: Usaimena.

Organoak: Sudurra.

Eginkizuna: Usainak hautematea.

Prozesua: Sudurraren barruan pituitarioa dago, bertan usaimen-errezeptoreak daude eta beraiek, usainak hauteman eta garunera bidaltzen dute informazioa usaimen-nerbioaren bidez.

GALDERAK:

  1. Begiko zer atalekin komunikatzen da zuzenean erretina?
  2. Zer funtzio dute usaimen-nerbioek?
  3. Zer motatako estimuluak hautematen dituzte ukimenarek errezeptoreek?
  4. Ikertu zer den anosmia.
  5. Zein da zentzumen-organoetako errezeptoreen funtzioa?

 

BALIABIDE DIGITALAK

Gorputz aparatua

Zentzumenak

NERBIO-SISTEMA

Harreman-funtzioa egiteko nerbio-sistema behar dugu, oso garrantzitsua baita gure biziraupenerako.

Eginkizun esanguratsuenak hauek dira:

  • Zentzumen-organoen bidez kanpotik heltzen zaigun informazioa eta gure gorputz barruan gertatzen dena aztertzen du.
  • Gure organismoaren funtzionamendurako erantzunak agintzen ditu.
  • Gorputzeko organo eta sistemen funtzionamendua koordinatzen du.

Nerbio-sistema ehun bakar batez osatuta dago: Nerbio-ehuna.

Nerbio-ehuna osatzen duten zelulak neuronak dira. Hiru atal dauzkate: Gorputza, dendritak eta axoia.

GALDERA:

Begira irudiari eta deskribatu neuronen atal bakoitza: Forma eta eginkizuna. Egin klik hemen informazio iturria ezagutzeko: https://eu.wikipedia.org/wiki/Neurona

 

Nerbio-sistemak bi atal ditu:

NERBIO-SISTEMA ZENTRALA

Bere funtzioa informazioa jasotzea, interpretatzea eta erantzun bat sortzea da.

Entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute.

Entzefaloa buruan dago eta garezurreko hezurrek basbesten dute. Hiru parte ditu:

a) Garuna: Borondatezko ekintzakkontrolatzen ditu, pentsamenduaren organoa da eta esperientziak gordetzen ditu.

b) Zerebeloa: Mugimendua eta oreka kontrolatzen ditu.

c) Bizkarrezur erraboila: Barne-organoen jarduna kontrolatzen du; adibidez, bihotz taupadak.

Bizkarrezur muina bizkarrezurraren ornoen barruan dago eta ez-borondatezko erantzunak agintzen ditu; adibidez, edalontzi bat oso bero dagoenean, guk eskua kentzen dugu ez erretzeko, honi mugimendu erreflexua deitzen zaio.

 

NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA

Nerbioek osatzen dute eta organismo atal guztietara ailegatzen dira, horrela, gorputz osoa kominikatuta dago.

Bi nerbio mota daude:

a) Zentzumen-nerbioak: Zentzumenek hartutako informazioa entzefalora eta bizkarrezur-muinera transmititzen dute.

b) Nerbio motorrak: Entzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren aginduak organoetaraino helarazten dituzte.

 

BALIABIDE DIGITALAK:

Nerbio-sistema bideoa

Sistema nervioso vídeo castellano

GALDERAK:

  1. Zer da garuna? Non dago kokatuta?
  2. Zer nerbio mota daude?
  3. Zer bi mugimendu mota gerta daitezke eta zertan dira desberdinak? Jarri adibide bana.
  4. Zer izen dute nerbio-sistema osatzen duten bi atalek?
  5. Azaldu zer funtzio duten entzefaloaren atalak:

Deja un comentario