EKOSISTEMAK ETA HARREMANAK

Ekosistema leku batean bizi diren izaki bizidunek eta ingurune fisikoak osatzen dute. Leku horretan izaki bizidunen harremanak ematen dira.

Adibidez: Basamortuko ekosistema elementu hauek osatzen dute:Alde batetik: hondarrak, arrokek, aireak… (Hauek izaki bizigabeak dira eta ingurunea fisikoaren parte dira); beste aldetik, izaki bizidunak daude: gameluak, sugandilak, eskorpioiak, palmondoak, kaktusak…

Lurrean ekosistema desberdin asko daude eta ekosistema multzo horiek EKOSFERA osatzen dute.

ekosistemak-itoitz-1-728

Ekosistemek bi osagai dituzte: Ingurune fisikoa eta izaki bizidunak.

INGURUNE FISIKOA:

Ekosistemako izaki bizigabe guztiek osatzen dute eta baita eragina duten faktoreek ere; hau da, tenperatura, euri kantitatea, hezetasuna, etab.

Izaki bizigabe batzuk dira: Ura, haizea, hondarra, harriak, mendiak, etab.

seres inertes naturales

Bi ingurune fisiko mota daude:

PHOTO005

LEHORREKO EKOSISTEMA

itsasoa

URETAKO EKOSISTEMA

 

 

 

 

 

LEHORREKO INGURUNEAK lehorrean daude; beraz, izaki bizidunak airez inguratuta daude. Hemen, faktore garrantzitsu hauek hartzen dute parte: Erliebea, tenperatura, hezetasuna eta lurzoru mota.

URETAKO INGURUNEAK urez beteta daude, itsaso bat, ibai bat, aintzira bat… Izaki bizidunek urez inguratuta daude.

Hemen, faktore hauek hartzen dute parte: uretan dagoen gatz kantitateak, argiak, ur-lasterrek, tenperaturak…

IZAKI BIZIDUNEN MULTZOARI BIOSFERA DEITZEN DIOGU.

EKOSISTEMAKO IZAKI BIZIDUNAK

Izaki bizidun guztiak espezie batekoak dira; adibidez, lehoiek espezie bat osatzen dute.

familia de leon, pintura 184080

Espezie berekoak elkarren artean ugaltzen dira, baina ez beste espeziekoekin. Eta espezie bereko banakoek POPULAZIOA osatzen dute.

457775

Populazio guztien multzoa KOMUNITATE bat osatzen dute.

popiulaz

Animaliek ekosistemako FAUNA osatzen dute eta landareek, berriz, FLORA.

ARIKETA

  1. Arretaz begiratu ondoko irudia eta sailkatu ikusten dituzun izakiak Flora eta Faunaren artean.

ecosystem

EKOSISTEMA MOTAK

Lehorreko ekosistemak

  • Izaki bizidunak lurzoruan bizi dira eta airez inguratuta daude.

BASOAK

Zuhaitzak dira nagusi landareriaren arabera eta zuhaitzetan hainbat animaliak babesten dira, baita elikatzen ere. Baso ezberdinak aurki ditzakegu:

Baso atlantikoa

baso atl

LANDARERIA: Hosto erorkorreko zuhaitzez osatuta dago: Astigarrak, pagoak, haritzak, etab.

KLIMA: Leku hezea da eta udak epelak izaten dira.

FAUNA: Hartza, okil beltza eta basoilarra, besteak beste, dira bertan bizi diren animalia batzuk.

Baso mediterraneoa

Bosque mediterraneo

LANDARERIA: Hosto iraunkorreko zuhaitzez osatuta dago: Artea, artelatza, etab.

KLIMA: Leku lehorra da eta udak beroak izaten dira.

FAUNA: Katamotza, arranoa eta untxia, besteak beste, dira bertan bizi diren animalia batzuk.

Mendiko belardiak

mendiko belar

LANDARERIA: Landare guztiak dira belarkarak eta larre handiakizaten dira belardiak. Askotan, bertan behiak bazkan ibiltzen dira. Loretxoez eta belarraz osatuta daude.

KLIMA: Hezetasun handia dago eta muturreko tenperaturak aurkitzen ditugu.

FAUNA: Intsektuak, marmotak eta hegaztiak, besteak beste, dira bertan bizi diren animalia batzuk.

 

Basamortuak eta estepak

estepa_aldehuela

Hemen bizi diren izaki bizidunak egokituta daude ur-eskasia eta muturreko tenperaturetara.

LANDARERIA: Sastraka txikiak eta belarkiak aurkitzen ditugu.

KLIMA: Oso lehorra izaten da eta erliebea laua eta uhinduta eremu batzuetan.

FAUNA: Erbiak, saguak eta muskerrak bizi dira han, besteak beste.

Egin klik hemen informazio gehiago jakiteko.

GALDERAK

  • Zein ekosistematan aurki ditzakegu landare belarkarak?
  • Zeintzuk dira basoko ezaugarri nagusienak? Zer baso mota aurki ditzakegu?

Lehorreko ekosistemei buruzko informazio gehiago jakin nahi? Klikatu hemen.

Uretako ekosistemak

Itsas ekosistemak eta ur-gezako ekosistemak bereizten ditugu.

Itsas ekosistemak

Itsas ekosistemen ezaugarri nagusiak hauek dira: gazitasuna eta uraren etengabeko mugimendua (olatuak eta ur-lasterrak). Itsasoko ura GAZIA da.

Itsas zabala

KOKAPENA ETA LANDARERIA: Kostatik urrun daude, ur sakonetan eta eguzkiaren argia ez da hondora ailegatzen, horregatik, algak ez dira sakonean bizi ezin dutelako fotosintesia egin; hortaz, hiltzen dira.

FAUNA: Itsas dordokak, marmokak, arrain mota ezberdinak: marrazoak, sardinak, hegaluzeak… Itsas ugaztunak: baleak eta izurdeak, kasu.

1080arrecifecoral

Hondartzak

Itsasaldiak oso faktore garrantzitsuak dira, marea gora eta beheradabil egunero eta ur-maila aldatzen da.

paisaje_de_una_playa_con_rocas-1280x800

 

FAUNA: Hegazti mota ezberdinak daude: antxetak, kaioak eta baita lurpean bizi diren animaliak ere: Itsasardiak. Moluskuak ere oso animalia interesgarriak dira, enbatak jotzen duenean garrantzitsua da haitzari heltzeko mekanismoren bat izatea, begira:

a

Egin klik hemen hondartzetako ekologiari buruzko informazioa zabaltzeko.

Kostalde harritsuak

KOKAPENA ETA LANDARERIA: Ez dira oso eremu sakonak eta alga asko daude eguzkiaren argia ailegatzen delako.

FAUNA: Itsas-izarrak, olagarroak, anemonak eta harrietan gordeleku duten beste hainbat arrain ere bai; adibidez, itsasugeak eta krabarrokak.

pulp

Ur gezako ekosistemak

Ekosistema hauetan ura ia ez dauka gatzik disolbatuta.

Ibaiak

FAKTOREAK: Ura etengabe mugitzen da; horregatik, bertan bizi diren izaki bizidunak ur lasterren indarrera egokitu behar dira.

FAUNA: Igarabak, amuarraina, hegazti batzuk eta intsektu batzuen larbak. Anfibioek gogoko dituzte honelako ekosistemak.

Río_Nansa_(Cantabria)

 Urmaelak

FAKTOREAK: Ura ia ez da mugitzen, horri esker, landareek beren sustraiak hondoan finkatzen dituzte eta lezkak eta ihiak ikus ditzakegu urmaeletan.

FAUNA:Landareriaren artean ahateak eta kopetazuriak mugitzen dira. Halaber, anfibioak (igelak), narrazti batzuk (sugeak, dortokak) eta hamaika intsektu (kakalardoa, larbak) bizi dira hor.

IMG_4676                   SAM_0977

GALDERAK

  • Zergatik ez dira aurkitzen algak 100 m-ko sakoneratik baino beherago?
  • Zer ezaugarri ditu ibaiko ekosistemak?
  • Zer desberdintasun daude itsas ekosistema eta ur gezako ekosistemen artean?

Gehiago jakiteko ur gezako ekosistemei buruz, egin klik hemen.

BIRPASATZEKO…

Ekosistemak

Eskola 2.0

Espainiako ekosistemak

 

HARREMANAK EKOSISTEMETAN

eco

Izaki bizidun guztiek behar ezberdinak ditugu eta ezin gara nonahi bizi; hau da, palmondo bat ezin da bizi baso batean, hezetasun gehiegi baitago hura bizirauteko. Era berean, iratzea ezin da bizi desertu batean, euri gutxi egiten baitu eta hezetasun handia behar du bizirauteko. HABITAT deritzo espezie jakin baten bizileku den ekosisteman dauden ingurumen-baldintzei. Leku egokiena da espezie horren bizi-premiak asetzeko.

Espezie bat bere habitatik kanpo ateratzen baduzu, ezin izango du biziraun bere beharrak asetzen duen beste leku batera eramaten ez baduzu.

Hala ere, esan dezakegu, ingurumenaren eta espeziaren arabera, izaki bizidunak bizileku duten ingurumenera egokitzen direla, adibidez, kaktusak eta basamortuko sugeak egokitu dira ur-eskasia eta tenperatura oso altuak jasatera.

0109080544_oso polar_portada

Hartz polarrek oso ilaje lodia dute eta gantz-geruza daukate azalpean hotzetik babesteko.

GALDERA

percebe_peq

 

Lanpernek bentosak dituzte harrietara finkatzeko. Zer ingurunetara egokituta daude?

 

 

 

Landareak ere ingurumenera egokitzen dira bizi ahal izateko.

Landareek ez dituzte elikagaiak kanpotik hartzen, beraiek ekoizten baitute beren elikagaia.

Elikagaia ekoizteko, hurrengoak behar dituzte:

ARGIA: Eguzki-argia ezinbestekoa da, energia-iturri nagusiena da landareentzat eta hura barik, hilko lirateke. Landare bakoitzak argi kantitate ezberdin beharko du, horregatik, landare batzuk gerizpean bizi dira, ez baitute horrenbesteko eguzki-argirik beren elikagaiak sortzeko.

URA: Ura ere ezinbestekoa da landareek beren elikagaia ekoizteko. Argiarekin gertatzen den moduan, landare bakoitzak ur kopuru ezberdinak behar dituzte, horregatik, batzuk ur gainean bizi dira (nenufasrrak, hain zuzen) eta beste batzuk baso barruan bizi dira.

AIREA: Airean dauden bi gas dira ezinbestekoak landareek beraien elikagaiak ekoizteko: Dioxido Karbonoa eta oxigenoa.

LURZORUA: Zoru garbi eta gatz eta mineralez beteta izan behar da landareek elikagaiak sortzeko. Lehen esan bezala, landareen arabera, batzuek lurzoru aberatsetan baino ez dira hazten eta besteak, erromeroa bezala, lurzoru pobreetan bizi daitezke.

GALDERA

  • Zer behar dute landareek bizirauteko? Zer bizi-funtzioarekin daude faktore horiek lotuta?

FOTOSINTESIAREN PROZESUA

Landareen nutrizioa bi prozesu hauek osatzen dute:

  1. FOTOSINTESIA: Landareek beren elikagaia ekoizten dute prozesu honen bidez.
  2. ARNASKETA: Honen bidez, energia lortzen dute, fotosintesian sortutako elikagaitik.

Bi prozesu hauek egiteko, landareek lehen azaldutako hauek behar dituzte:

URA ETA GATZ MINERALAK: Lurzorutik lortzen dituzte.

KARBONO DIOXIDOA: Airetik lortzen dute.

OXIGENOA: Fotosintesian sortzen da.

ENERGIA: Eguzkiaren argiak ematen die.

Beren elikagaiak sortzeko, urrats hauek jarraitzen dituzte:

Captura1-landareak-anaya-haritza-5-3-638

Fotosintesiaren prozesua

Landareak Agrega

Landareak +

ELIKADURA HARREMANAK

Ekosistema guztietan izaki bizidunek haien artean elikadura-harremanak ezartzen dituzte bizirauteko.

Elikadurari erreparatuz, bi motatako izaki bizidun daude:

EKOIZLEAK eta KONTSUMITZAILEAK.

Beren elikagaiak ekoizteko kapaza direnei ekoizleak deitzen zaie; hau da, landareak.

planta

Ekoizlea

Beren elikagai propioa sortzeko gauza ez direnek, beste izaki bizidun batzuk jan behar dituzte; hau da, beste animaliak edo landareak kontsumitzen dituzte.

Bi multzotan sailkatzen dira: 1. mailako kontsumitzaileak (Belarjaleak) eta 2. mailako kontsumitzaileak (Haragijaleak)

carnivoro

2. mailako kontsumitzailea (Haragijalea)

osos1

1. mailako kontsumitzailea (belarjalea)

Sarraskijaleak beste animalia batzuen gorpuez elikatzen dira, adibidez, saia.

DSC_6998-buitres-e1416938021900

Deskonposatzaileak mikroorganismo eta onddoak dira eta beste izaki bizidun batzuen hondakinak jan eta deskonposatzen dituzte.

a_clip_image004

ELIKA-KATEAK ETA ELIKA-SAREAK

Elikadura-harremanak eskematikoki azaltzeko, elika-katea erabiltzen dugu. Elika-katea da ekosistema jakin bateko izaki bizidun batzuen arteko elikadura-harremanak era sinple batean azalduta.

Captura

Elika-sareak era errealistikoago batean azaltzen ditu elikadura-harremanak, animalia askoren arteko elikadura-harremanak hartzen baititu kontuan.

Adibnidez, hona hemen Estepako elika-sare bat.

2

GALDERAK

  • Zer izaki bizidun dira ekoizleak goiko Estepako ekosisteman?
  • Zein da lehen mailako kontsumitzailea?
  • Esan bigarren, hirugarren eta laugarren mailako kontsumitzaileen izen bana.
  • Begiratu arretaz eta egin Estepako elika-sarean oinarrituriko elika-kate bat.

IZAKI BIZIDUNEN ARTEKO BESTE HARREMANAK

Lau harreman mota gehiago ematen dira izaki bizidunen artean. Hauek dira:

MUTUALISMOA

Harreman honetan, parte hartzen duten bi espeziek onura ateratzen dute.

ANIMAL17_7_original

Krokodiloak, jan ostean, ahoa irekitzen du lasai lasai. Euri-txoria hurbiltzen zaio hortz arteko hondakinak jatera eta, bide batez, hortzak garbitzen dizkio. Biek onura ateratzen dute.

KOMENTSALISMOA

Harreman honetan, izaki bizidun batek beste baten janari-hondakinak jaten ditu. Hori egitean, komentsalak ez dio kalterik ez onurarik egiten.

b4f073019d3da2d1e31e0f7b4eae71cd

Marrazoak jandakoaren hondakinak bota eta erromero txikiek horiek jan. Marrazoari ez diote ez kalterik ez onurarik eragiten.

PARASITISMOA

Harreman hau onuragarria da izaki bizidunetako batentzat, baina kaltegarria bestearentzat.

malaria

Eltxoek gure azalaren gainean jarri eta odola zurrupatzen digute beraien tronparekin. Horrela elikatzen dira eta guri, odola kentzeaz gain, azkura eta sumindura eragiten digute eta gaixotasunak kutsatu; malaria, kasu.

LEHIA

Lehia sortzen da bi espeziek behar berdinak dituztenean. Lehiak kaltegarriak dira bi espezieentzat betirako lesioak edota heriotza sortu ahal baitituzte.

ami25766_thumb

Tigre arren arteko lehiak lurraldetasunagatik sortzen dira, baita ugaltzeko tigre emeengatik ere.

GALDERAK

  • Ezagutzen al duzu pertsonen parasitoren bat? Azaldu.
  • Zure ustez, zer motatako harremana ezartzen da sabanan bizi diren hienen eta saien artean?
  • Zer motatako harremana ezartzen da erle eta loreen artean?
  • Bilatu informazioa inkilinismoa harremanari buruz eta azaldu zertan datzan.

BIRPASATZEKO…

Ekosistemak

Deja un comentario