MATERIA ETA ENERGIA

MATERIAREN PROPIETATEAK

Inguruan dauzkagun objektu guztiak eta izaki bizidunak GORPUTZAK dira eta MATERIAZ eginda daude.

Materia mota asko daude; adibidez, plastikoa, altzairua, zura, etab. Mota bakoitza substanztia bata da eta propietateak ditu.

MATERIAREN PROPIETATEAK

Bi motatakoak:

  • Propietate orokorrak: Masa eta bolumena: Gorputz guztiek dituzten propietateak dira.
  • Propietate bereizgarriak: Substantzia batzuk eta besteak bereizten laguntzen diguten desberdintasunak dira: kolorea, zaporea, gogortasuna eta dentsitatea.

MASA

Masa gorputz batek daukan materia kantitatea da eta masa neurtzeko, kilogramoa (Kg) edo gramoa (g) erabiltzen ditugu.

Masa neurtzeko, balantzak eta baskulak erabiltzen ditugu.

índice                              balanza-digital---b_scula-de-precisi_n-cuentapiezas-gram-1_2kg-0_02g-_ah-1200__1                                  Balantza                                                                         Baskula

GALDERA: Zer masa du baskulan agertzen den objektuak? Adierazi Kg eta gramoetan. Gogoratu Kg batek 1.000 gramo dituela.

bascula

 

 

BOLUMENA

Bolumena gorputz batek hartzen duen lekua da. Bolumen-unitatea metro kubikoa da (m3).

metro-cubico-agua

Ontzi baten bolumena haren edukieraren baliokidea da eta edukiaren neurri-unitatea litroa da (L). Litro bat (1L) dezimetro kubiko bateko (1 dm3) ontzi batek daukan edukiera da.

img_auto_18                      cubo

Likidoen bolumena neurtzeko, neurriak markatuta dituzten ontziak erabiltzen dira; hau da, PROBETAK.

0ca8eddbe223d4850f36ff751cb36c4d

GALDERAK:

– Zerk dauka masa handiagoa, kilogramo bat gatzek edo kilogramo bat azukrek?

– Zenbat mililitro dira 2 litro ur? eta zenbat zentimetro kubiko da hori?

DENTSITATEA

Dentsitate terminoak bolumen jakin batean dagoen masa kopuruari dagokio eta horrela kalkulatzen da:

Dentsitatea= Masa/Bolumena

Adibidez, merkurioak ura baino dentsitate handiagoa du; horregatik, moneta bat sartzen badugu bietan, uretan hondoratuko da, baina merkurioaren kasuan, gainean mantenduko da, oso dentsoa delako.

6778124414_091b7333f9_m                             moneda-mercurio

FLOTAGARRITASUNA

Urak baino dentsitate txikiagoa duten gorputzek flotatu egiten dute uretan. Dentsitate handiagoa dutenak, berriz, hondoratzen dira.

Uraren dentsitatea 1g/cm3-koa da. Beraz, gorputz baten dentsitatea txikiagoa bada 1g/cm3 baino, flotatu egingo du.

Objektuek ez dute soilik uretan flotatzen, baita airean ere. Adibidez, helioz betetako puxikek aireak baino dentsitate txikiagoa dute, horregatik, airean flotatzen dute, zurak uretan bezala.

GALDERA:  Bola batek 5cm3-ko bolumena du, eta 10.5 g-ko masa.

Kalkulatu bola horren dentsitatea.

Flotatuko al du? Zergatik?

IKERTZEKO: Nola liteke altzairuzko itsasontzi erraldoiak flotatzea?

¿Por qué los barcos no se hunden?

Captura    Captura.PNG222

SOLIDOEN, LIKIDOEN ETA GASEN PROPIETATEAK

Materia hiru egoera ezberdinetan egon daiteke: Solido-egoeran, likido-egoeran eta gas-egoeran. Bakoitzak propietate jakin batzuk ditu.

SOLIDOEN PROPIETATEAK

Gorputz solidoek bolumen finkoa dute, haien forma ez da aldatzen indarra aplikatzen ez bazaie.

  • Erresistentzia: Solido bat erresistentea izango da indar handien eraginari eutsi ahal badio apurtu gabe.
Resultado de imagen de hierro

Burdina

  • Malgutasuna: Solido bat malgua da apurtu gabe tolesten bada.
Resultado de imagen de tela arrugada

Oihala

  • Hauskortasuna: Solido bat hauskorra da erraz apurtzen bada deformatu gabe.
Resultado de imagen de botellas de vidrio

Beira

  • Elastikotasuna: Solido bat elastiko da deformatu eta gero bere erara itzultzen bada.
Resultado de imagen de caucho

Kautxua

  • Gogortasuna: SOlido bat gogorra da marratzen zaila bada.
Resultado de imagen de diamante en bruto

Diamantea

LIKIDOEN PROPIETATEAK

Gorputz likidoek bolumen finkoa dute. Haien forma, berriz, aldakorra da eta egokitzen da bere edukiontziaren formara.

Bere propietate bereizgarriak hauexek dira:

  • Biskositatea: Likidoak jariatzeko duen erresistentzia da. Likido bat oso likatsua denean, orduan eta geldoago jariatzen da. Adibidez, olioa ura baino likatsuagoa da, beraz, olioa geldoago jariatuko da.

Resultado de imagen de agua y aceite derramar                               Resultado de imagen de agua  derramar

  • Lurrunkortasuna: Likido bat oso azkar lurruntzen denean, hau da, gasolina.

 Resultado de imagen de evaporacion gasolina

GASEN PROPIETATEAK

Gasek ez dute berezko formarik, ezta bolumen finkorik ere. Edukiontziaren forma eta bolumenera egokitzen dira.

Resultado de imagen de niño con globo

Puxikak duen gasak puxikaren forma eta bolumena ditu. Puxika zulatzen bada, gasa ingurura barreiatzen da.

GALDERA: Likido hauetatik zein da likatsuena, esnea, olioa edo xaboi likidoa? Eta biskositate txikienetakoa? Azaldu erantzuna.

ESPERIMENTUA: Puxikak ekarriko ditugu eta puztuko ditugu. Hatzamarrekin eustiko ditugu eta, seinalea eman ondoren, puxikak askatuko ditugu.

Zer forma zuen aireak puxikaren barruan zegoenean? Eta zer forma du puxikatik irtetean?

Materiaren propietateak

INDARREK ALDAKETAK ERAGITEN DITUZTE GORPUTZETAN

Indarrek eragiten du gorputzetan deformazioak, mugimendua edo marruskadura sortuz.

DEFORMAZIOAK

Gorputzak deformagarriak edo deformaezinak izan daitezke:

  • Gorputz deformagarriak: Indar baten eraginpean formaz aldatzen diren gorputzak dira. Plastikoak edo elastikoak izan daitezke indarra gelditzen denean, bere jatorrizko formara bueltatzen badira.
Resultado de imagen de arcilla modelar

Gorputz plastikoak ez du hasierako forma berreskuratzen deformatu ondoren.

Resultado de imagen de elasticidad materiales

Gorputz elastikoak bere forma berreskuratzen du deformatu ondoren.

 

 

 

 

 

 

 

  • Gorputz deformaezinak: Zurrunak dira eta indar batek eragiten dienean ez dira deformatzen, hautsi egiten dira.
Resultado de imagen de patada madera

Zurezko ohola deformaezina da, beraz, indarra eragiten badiogu ez da deformatuko, aputuko da.

GALDERA : Zer gertatuko litzateke karatekak kolpatutako ohola plastilinazkoa balitz? eta gomazkoa?

MUGIMENDUA

Gorputz bat geldirik badago, indar baten eragina behar du mugitzeko. Mugitzen ari denean, indar bat beharko du gelditzeko edo azkarrago mugitzeko.

 

Resultado de imagen de hockey

Stickak indar bat aplikatzen du pilota geldiarazteko edo bultzatzeko.

MARRUSKADURA

 

Baloi bat lurrean mugitzen ikustean, ohartuko zinateke azkenean gelditzen dela inork gelditu gabe. Hemen, beste indar mota dago: Marruskadura-indarra.

Indar hau lurrean, airean eta uretan eman daiteke, guztietan erresistentzia agertzen baita.

Resultado de imagen de marruskadura    Resultado de imagen de rueda coche desgaste

ABIADURA

Abiadurak gorputz bat zein azkar mugitzen den adierazten du. Kalkulatzeko, egindako distantzia zati distantzia hori egiteko eman duen denbora egin behar da.

Abiadura=Distantzia/Denbora

ARIKETA: Bi herriren arteko distantzia 600 km-koa da. Automobil batek 6 ordu ematen ditu distantzia hori egiteko. Zenbat kilometro orduko abiaduran ibili da? (Batez bestekoa)

GRABITATE-INDARRA

Gorputzak Lurraren gainazalerantz erakartzen dituen indarra da. Hori dela eta, jausten garenean, lurrera itzultzen gara hegan hasi ordez.

Adibidez, pilota bat leku altu batetik erortzen uzten badiogu, grabitateak pilota lurrerantz erakarriko du. Zenbat eta altuera handiagotik bota, gero eta abiadura handiago hartuko du erortzean.

Baloiak gero eta abiadura handiagoa hartzen du

Beste pilota bat gorantz botatzean, indar bat egiten da norabide horretan. Grabitate-indarra pilota moteltzen hasiko da eta pilotak abiadura galduko du gelditu arte. Gero, grabitatearen ondorioz, pilota erortzen hasiko da, gero eta abiadura handiagoan, lurrera iritsi arte.

Experimento de la montaña rusa y la pelota.

BALIABIDE DIGITALAK

Materia

Solidoen propietate gehiago (Zabaltzeko)

Grabitatea (gehiago jakiteko)

 

 ENERGIA ETA ERABILERAK

Resultado de imagen de ENERGIA

Zuen ingurura erreparatzen badiozue, konturatuko zarete ia dena etengabe aldatzen ari dela: IZaki bizidunak, hodeiak, sumendiak, ibaiak… Aldaketa horiek eragiten dituztena ENERGIA da.

Energia ez da ikusten, ez usaintzen, ez du masarik eta espaziorik hartzen, baina haren eragina nabaritzen dugu.

Energia forma ezberdinak daude:

  • ARGI-ENERGIA. Argiak daukan energia da. Landareek erabultzen dute fotosintesia egiteko eta, hari esker, gauzak ikus ditzakegu.

Resultado de imagen de energia luminica

  • BERO-ENERGIA (TERMIKOA). Bero dagoen gorputz batetik hotz dagoen beste batera transmititzen den energia da.

Resultado de imagen de energia termikoa

  • ENERGIA MEKANIKOA. Mugitzen ari diren gorputzek duten energia da, adibidez, kotxea edota haizea.

Resultado de imagen de energia mecanica

  • ENERGIA ELEKTRIKOA. Tximistek energia hau eragiten dute eta, kableetan zehar ibiliz, makinak eta tresna elektrikoak funtzionarazten ditu.

Resultado de imagen de energia electrica

  • ENERGIA KIMIKOA. Zenbait substantziatan biltegiratuta dago: elikagaietan, erregaietan, lehergailuetan, piletan…

Resultado de imagen de energia kimikoa         Resultado de imagen de energia quimica de los alimentos

  • ENERGIA NUKLEARRA. Uranioak eta plutionioak energia hau daukate. Substantzia kopuru gutxi behar da energia asko edukitzeko.

Resultado de imagen de energia nuclear

ENERGIA ERALDAKETAREN ADIBIDE BATZUK:

Argi-energia energia kimiko bihurtu:

Resultado de imagen de argi energia energia kimikoa

Energia mekanikoa energia elektriko bihurtu:

Resultado de imagen de aire molino viento

Energia-kimikoa bero-energia bihurtu:

Resultado de imagen de madera quemandose

Energia elektrikoa energia mekaniko bihurtu:

Resultado de imagen de destornillador electrico

GALDERA: Eman energia eraldaketa hauen adibideak:

ENEGIA ELEKTRIKOA ARGI-ENERGIA BIHURTZEARENA.

ENERGIA KIMIKOA ENERGIA MEKANIKO BIHURTZEARENA.

ENERGIAREN PROPIETATEAK

  • Energia eraldatu egiten da. Hau da, energia forma bat beste forma bat bihur daiteke, adibidez, energia elektrikoa energia kimiko bihurtu eta telefonoaren baterian biltegiratzen da.

Resultado de imagen de movil cargandose

  • Energia transferitu egiten da. Gorputz batzuetatik beste batzuetara transmititu daiteke, adibidez, erraketaren energia mekanikoa pilotara transmititzen da jotzean.

Resultado de imagen de golpe raqueta pelota

  • Energia biltegiratu egiten da. Pilek eta bateriek energia biltegirtatzen dute.
  • Energia garraiatu egiten da. Leku batetik bestera biadaia dezake kableen bidez, adibidez.

Resultado de imagen de tendido electrico kilometros

ENERGIA ITURRIAK

Natura-baliabideak dira eta energia bihurtzeko, eraldatu egin behar ditugu baliabide horiek.

Bi mota daude: Berriztagarriak: agortzen ez direnak eta berriztaezinak: mugatuak dira eta agortu egin daitezke.

ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAK

  • Eguzkia.
  • Haizea.
  • Ura.
  • Lurraren barne-beroa.
  • Biomasa. Izaki bizidunen hondakinak dira: Aziendaren gorozkiak, zura, lastoa, etab.

IKERTZEKO: Energia-iturri berriztagarrien adibide bana eman.

ENERGIA-ITURRI BERRIZTAEZINAK

Bi mota daude:

  • Erregai fosilak, ikatza, gas naturala eta petrolioa dira. Zentral termikoetan, ibilgaiuetan eta etxeetan erabiltzen dira berokuntzarako, garraioetarako eta energia elektrikoa lortzeko.
  • Uranioa eta plutonioa. Jatorri mineraleko substantziak dira. Zentral nuklearretan erabiltzen dira energia elektriko bihurtzeko.

GALDERA: Zertan dira desberdinak energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak?

ENERGIA ERABILTZEAREN ONDORIOAK

Energia erabiltzeak zenbait arazo sortzen ditu:

  • Baliabideak agortzea: Energia-iturri berriztaezinak erabiltzen jarraituz gero, agortuko dira.
  • Euri azidoa: Erregai fosilak erretzean, euriaren urarekin nahastu eta euri kaltegarri hau sortzen da. Landareentzat oso txarra da.
  • Hondakin erradioaktiboak: Zentral nuklearrek hondakinak sortzen dituzte energia ekoizteko prozesuan. Hondakin horiek erradioaktiboak dira eta gaixotasun larriak eragin diezazkiekete izaki bizidunei.
  • Berotze-globala: Guk erabiltako energia ez da guztiz galtzen, atmosferako karbono  dioxidoak energia zati bat xurgatzen du eta, horren ondorioz, atmosfera berotu egiten da. Erregai fosilen erabilearen ondorioz, atmosferako karbono dioxido kantitatea asko handitu da eta planetaren tenperaturak gora egin du.

BALIABIDE DIGITALAK

Energia motak eta ondorioak

Breve historia sobre los combustibles fósiles.

ENERGIA AURREZTEA

Argi dago energia erabiltzea beharrezkoa dela gure gizartean, baina erregai fosilak erabiltzeak arazo larriak sortzen ditu. Horregatik, guztion erantzukizuna da energia aurrezteko ahalegin guztiak egitea.

Hauek dira neurri batzuk:

  • Argiak eta gailu elektronikoak itzaltzea erabiltzen ez ditugunean.
  • Ahal den heinean garraio publikoa erabiltzea.
  • Energia-iturri berriztagarrien erabilera sustatzea.
  • Energia-efizientzia handieneko gailuak erabiltzea; hau da, funtzionatzeko energia gutxien behar duten aparatuak erabiltzea.
  • Papera, beira, plastikoa eta metalak birziklatzea. Energia gutxiago erabiltzen da birziklapenetan material berriak ekoiztean baino.

ARIKETAK:

Idatzi familia bat energia aurrezteko proposatuko zenizkiokeen neurrien zerrenda eta arrazoitu zure proposamenak.

Zergatik da garrantzitsua energia-iturri berriztagarrien erabilera sustatzea?

 

 

Deja un comentario